XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osel Iza, lama orde esnezalea

Biberoia edoskiz prentsan argitara eman dioten argazki honek hondatu dio Osel Iza Torres haur madrileñoari Thubten Yeshe lamaren birrenkarnazio bezala aitortua izatea.

Osel Iza Madrilgo komunitate tibetanoan bizi zen pozik, egun batetan Tibetetik monje budista batzuk etorri zitzaizkion arte.

Aipatu lamaren birrenkarnazioaren bila zebiltzen munduan zehar eta peskiza askoren buruan bostpasei haur eraman zituzten beren herrialdera aproba batzuk egin asmoz.

Oselek aproba guztiak gainditu zituen, besteak beste lamaren objeto pertsonal zenbait beste askorenen artean erreparatzea lortu baitzuen.

Garbi asko frogatu zuen bera zela Thubten Yeshe-ren birrenkarnazioa.

Egunotan, ordea, zeremonia haundi hori egiteko bezperan, prentsaren orrialdetan biberoia edoskiz agertu da.

Osel Iza txikiak zeremonia hondatu die monje tibetanoei.